2011/05/20

Irakasleak PLEren aurrean izan beharreko irizpideak

PLEren ideiaren aurrean izan beharreko irizpideak:

1.- Ikasgelan PLEren inplantazioa aurrera eramateko, alfabetizazio digital maila lortu behar da; horregatik, ikasleen trebetasunen edo adinaren arabera, denbora gehiago egon beharko gara teknologiekin ekintza desberdinak egiten.

2.- PLEren lanketa beharrezkoa da, hainbat arloen arteko erlazioa ezarriz.

3.-Internet sarea da gehienbat klasean erabiliko dena, horretarako, bertan dauden baliabideak aztertzea derrigorrezkoa da.

4.- Sarean dauden zerbitzuak eta legalki nola funtzionatzen duen azaldu behar da.

5.-PLE bat eraikitzea prozesu motela da, beraz, klasean egiten diren gauzekin lotuta egon behar da.

6.- PLE zerbait pertsonala da horretarako, irakasle moduan, baliabide desberdinak eta zerbitzu desberdinak eskeintzea ez legoke gaizki, ikasleak gero, beraien kabuz interesatzen zaizkien edo gustoko dituzten tresnak erabiltzeari ekin egingo lukete.

7.-PLE ikasle bakoitzaren adinaren eta mailarekin erlazionatuta egon behar da.

8.- Eskola garaia bukatu ondoren, ikasteko tresna erabiltzea bultzatu behar dugu, horrela, bere bizitzan zehar etengabeko ikasketa egin dezake tresna horren bidez.

9.- PLE harreman ona dauka proiektuen oinarritzen diren ikaskuntza prozesuekin.

10.-Irakaslearen presentzia sarean handia bada, gure lanaren barruan, ikasleen identitate garapena aztertzeari eta modu batean “kontrolatzeari” denbora gehiago emango beharko diegu.

2011/05/15

PLEren bideo batzuk

PLEri buruzko beste bideo batzuk jartzen dizkizuet hemen.

Lehenengo bideoa.
Bideo honetan, gizon batek azaltzen du zeintzuk programa, aplikazioa, web orrialde... erabili daitezkeen PLEn.

Bigarren bideo bat
.
Bideo honetan, neska batek azaltzen du nolakoa den bere PLEa eta PLE horretan nola bilatzen duen informazioa. Gainera, azaltzen du klasera heltzean zer egiten duen bere PLEan.

Hirugarren bideo bat.
Modu orokor batean, PLEri buruzko ideia orokor bat azaltzen du. Bertan, gaiari buruz dagokionez, ezaugarriak aipatzen ditu, berritzailea den zerbait dela azaltzen du eta honekin lotuta, bertan tresna desberdinak aurkitzeko aukera dugula esaten du eta honen bidez, gauzak egiteko erraztasun handia garatzeko aukera dago. Bertan daude elementu desberdin batzuk aipatzen ditu.


Laugarren bideo bat.
Bideo honetan, PLEren funtzionamendua azaltzen du. Horretarako, bertan dauden tresna desberdin batzuk hartu eta beraien artean dagoen lotura azaltzen du modu erraz batean

Bosgarren bideo bat.
Hezkuntzaren bilakaerari buruzko hausnarketa antzeko bat egiten da bideo honetan. Teknologia erabiltzeko beharra azpimarratu nahi da eta irakasleak teknologia moduan sartzeko gai izatea bultzatzea da bideo honen ideia nagusia.

Adibideak II

L’hort des llibres


Irakaslea: Antonia Trave
Sare sozial itxia: L'hort dels llibres – http://lhortdelsllibres.ning.com/
Herramienta hauekin egidako PLE: sare sozial itxia, argazkiak, bideoak.
Batxilergoko 1.go mailako 16 ikasle. Insituto Francesc Macià en Cornellà de Llobregat, Cataluña ikastetxean.

Irakasleak sare sozial itxia sortu zuen ikasleei interesgarriak egin ahal zaizkien ariketak egiteko eta klase guztiena arteko interazioa sortzeko. Honako bi ariketa hauek egin zituen:

a) Màrius Torres-en poemak:


Bideo bat sortu zuen Màrius Torres-ren poema batzuekin, edukien parte baitziren. Ikasle bakoitzak poema bat aukeratu behar zuen eta honen irakurketaren bideo bat grabatu eta sare sozialen jarri behar zuten.

Aurreko klaseetan poema bat nola irakurri behar den ikasi zuten eta poema bakoitzaren iruzkina egin zuten.

Hasieran ikasleak lotsatuta agertu ziren klase guztiaren aurrean poema bat irakurri behar zutelako eta gero sare sozialean jartzeagatik.

Lortutako emaitza ez zen espero bezain ona baina poemak ulertzeko orduarako lagundu zuen ariketa honek.

b) "Ramona, adiós", Montserrat Roig-rena


Nobela honen irakurketa eta iruzkina egin zuten. Honen ondoren, irakasleak proposatu zuen bideo bat grabatzeko. Lana 3 pertsonako taldeetan egin zen eta nobelan agertzen den gai bat landu behar zuten. Nobelaren zati bat hartu behar zuten eta gero irudiak bilatu zati hoiekin erlazionatuta daudenak. Ondoren, zati horren irakurketa grabatu zuten Audicity programarekin eta azkenik, bideoa editatu zuten Jaycut programarekin( http://www.jaycut.com/).

Bideoaren editazioa zaildu egin zen errekurtso faltagatik eta esperientzia faltagatik. Hala ere, ikasle batzuk asko inplikatu ziren eta ahalegin handiak egin zituzten programa nola erabili ikasteko eta ondoren, beste ikaskideei lagundu zieten programa erabiltzen ikasteko.

Adibideak I

Frantsesez publikatutako bideoak.


Irakaslea: María José García
Sare sozial itxia: Allons eta http://gaulois3.ning.com/
Herramienta hauekin egidako PLE: bideoa, bideoa editatzekoa, sare sozial itxia.
Fartsezezko ikasgaian egindakoa.
DBHko 3. mailako 19 ikasle Instituto Francesc Macià en Cornellà de Llobregat, Cataluña ikastetxean

Ariketa hau iragarki bat egitean datze bideo formatuan. Behin ariketa eginda sare sozialean publikatuko da ikaskideak ikusi ahal izateko. Ikasleek irakasleari iragarkiaren gidoia eta elkarrizketak aurkeztu behar dizkiote. Hau guztia noski frantsez egina.


Eskolan lau saio erabiliko dira ariketa hau egiteko gehi etxean erabilitako orduak eta azkenik, saio bat ebaluaziorako. Gainera, saio batzuk eman zituzten iragarkien hiztegi ikasteko eta baita gramatika ere, adibidez: inperatiboa, lokuzioak, adjetibo deskriptiboak, … Ebaluazioa egiterako orduan hiru irizpide hartu ziren kontuan: sormena, hizkuntzaren maila eta zailtasun teknikoak.


Ariketa hauetatik gehien gustatu zitzaiena izan zen. Ikasleen lanak klaseko sare sozialena jarri ziren bai iakskideak bai gurasoak ikusi ahla izateko.


Aspektu pedagogikoak:
    • Hizkuntzaren lau arloak lantzen dira: espresio orala eta idatzia eta entzumenaren eta idatziaren ulermena. Taldeak lortu behar duena bideo bat sortzea da. Hizkuntza da helburua.
    • Ikasleak motibatzen ditu eta ikasgaiarekiko inplikazioa handitzen da.
    • Ikaskideen eta talde lanaren inplikazioa handitzen du.

2011/05/11

LMS - PLE

Argazki honetan adierazten dena da:
  • LMS rekin (Learning management system) gauza konkretu bat egiteko beti tresna berdinak erabiltzen ditugula.
  • PLEn kasuan (Personal learning manager), aldiz, gauza konkretu bat egiteko tresna desberdinak bilatzea da helburu zehatza. Finkotasuna alde batera utzi behar da, modu honetan, tresnak desberdinak daudela jabetuko gara eta denon artean ezagutzera emango dira, tresna berrien informazioa eskeiniz.

EZAUGARRIAK

Ezaugarriak aztertu baino lehen, PLE plataformak dituen alderdiak aipatuko ditugu:
  • Ikasketa informalari atentzioa jarri.
  • Teknologia barruan eskuhartzea izatea (lehen soilik enpresetan edo leku zehatz batzuetan soilik aukera izan)
  • Mota desberdinetako ikasketak elkartzea (Ecologia de aprendizaje)
  • Bakoitzak nahi duen ikasketa mota zein prozesua inguru batean finkatzeko aukera.
  • Tresna desberdinak erabiltzeko presentzia izan inguru zehatz batean.
  • Bere helburu nagusiak finkatzen ditu.
  • Bere ikasketa prozesua kontrolatzen du: edukiak eta prozesuak.
  • Beste batzuekin komunikatzen da bere ikasketa prozesua kontrolatzeko.
  • Bakoitza da erantzunkizuna bere gauzak publikatzerakoan; ez betiko plataformak bezala.
  • Web 2.0 oinarritzen diren zerbitzuak eta aplikazioak integratu daitezke.
1.- PLE berezi egiten dira:
        • Ikasketa eta ulermenaren sustatzailea era pertsonal batean egiten dutelako.
        • Dinamikoak, flexibleak eta interaktiboak.
        • Ikasketa prozesuaren behatzaileak.
        • Sozialki izateko eta erabiltzeko tresnak.

2.- PLE eskeitzen dute:
        • Potentzia handia dute pertsona desberdinen artean partekatzeko.
        • Berriro konfiguratzeko edo bakoitzen beharrei egokitzeko aukera eman.

3.- PLE erabiltzaileari estimulatu egingo du konfiguratuko denaren aurrean:
        • Oinarrizko ezaguera eraikitzen duelako.
        • Interakzioa sozialaren bitartez ikasi egiten delako.
        • Bakoitzak bere buruarekiko dialogoa bultzatu.
        • Askapen intelektuala.

ERABILPENA


Bakoitzak modu autonomo batean ikas dezaten da gehienbat plataforma honen helburua. Pleren bitartez hainbat gauza lor daitezke ikasketa prozesuari dagokionez:
  • Ikasten ari dena da bere ikasketa prozesuaren kontrola izatea.
  • Teknologia iturrien bitartez, erritmo berri bat jartzen dute bakoitzaren ikasketa prozesuaren praktika aurrera eramaterakoan.
  • Hainbat gauzen arteko konbinaketa bultzatzen dute: dispositiboak, zerbitzuak, aplikazioak...etab. Pertsonen presentzia, datuak eta baliabideak implizituta daude.
  • Dispositiboen, aplikazioen eta zerbitzuen barnean esteka desberdinak erabiltzeko aukera.
  • “Web site personal” publikatzeko bidea izatea.
  • Inguru pertsonalak izateko aukera Ikasketa Gestioaren sistema instituzionalarekin lotuta baita ePortfolio sistemarekin (ikasketa ez formala) ere lotuta, ikaslearengan oinarrituta.
  • PLE soportea izan taldeko ikasketa zein bakarreko ikasketa gauzatuz.
  • Modu profesional batean garatzeko tresna.

2011/04/30

Sthepen Downes

E-learning buruz egin ditu bere ikasketak baina baita PLE inguruan ere. PLE honela deskribatzen du: "edukiak dauden weba non besteekin konektatu egon daitezketen eta zerbitzu bat izan non ikasleak erabili ahal dituzten. Bertan informazioa, elkarbanatu egiten da, baita aldatu, bakoitzak modu indibidualean ikasteko lekua, bertan dagoen informazioa aldatu zein elkarbanatu egiten da ikasleen interesen arabera”.

2011/04/13

Hemen aurkituko duzue "VLE" delakoari buruzko azalpentxo bat. Wikipedian ez da euskaraz agertzen , gazteleraz bakarrik, baina lagungarria izan daiteke.

The PLEX project











The PLEX project

Etorkizuneko" VLE" (virtual learning environment) delakoen eztabaidan oinarrituta dago .Ondoko eskema honek erakusten digu Scott Wilsonek etorkizuneko "VLE"a nola irudikatzen duen oraingo serbitzu eta teknologiak erabiliz.

PLEX "Personal Learning Toolkit (PLT) "( hezkuntza pertsonalizaturako tresna" deiturikoa "VLE"aren oinarriak ezartzen ari da eta hauek dira bere oinarriko ezaugarrietako batzuk:

  • "Feed"-en bidez serbitzu desberdinetako informazioa gehitu daiteke.
  • serbitzuetan informazioa argitaratzera bideratuta dago.
  • ikusle eta taldeek informazioa maneiatzen dute.
  • jenteak, baliabideak, eraikitzeko blokeak bezala erabili, aldatu eta sortu ditzake.

Note: Daniel K. Schneider didn't give this software a try so far. Therefore no comments on the software itself.




Códigos QR / Qr Codes

Beste eskema bat.

PLEren eskema.

2011/04/12

PLE zer da?

Bideoa ikusi eta gero, azalpen bat jarriko dugu zer den PLE.

Ingeleses Personal Learning Enviroment da eta sistema bat da. Honen helburua, ikasleek bere ikasketa prozesuaren jabe izatea da; bertan ikasten dituzten edukiak, prozesuak eta besteen bitartez ikasten dutena bertan aztergai dago.
Plataforma antzeko bat da, sistema honen garapena gure ordenagailuaren eskritorioan egon daiteke edo webguneen bitartez.
PLE ren kontzeptu garrantzitsuenak, ikasketa gune desberdinen integrazioa, sare sozialen erabilpena (hauek instituzionalki hainbat eremu zeharkatu ahal dituztela kontuan harturik) eta azkenik, sare protokoloen erabilpena (Peer-to-Peer) dira. Hauen bitartez, aukera eta sistema desberdinak ditugu, zeinetan espazio propioa dugun eta modu indibidual batean kudeatu dezakegu.